• abatza

Bidalketa guztiak DEBALDE Gipuzkoara

produktu handiak,
produktore txikiak

Lehengo artzainek erabiltzen zuten gailua da abatza, oraindik ere hainbeste gozatzen dugun gaztak egiteko erabiltzen zuten ontzia.

Horregatik jarri diogu proiektu honi ABATZA izena, aurrekoengatik jaso dugun gure ondare kultural, natural eta gastronomikoa maite dugulako. Uste dugu ABATZAk kontzeptu gisa proiektu honen hiru zutabeak beregan hartzen dituela. GUREA, TXIKIA eta BENETAKOA.

Horiek dira gure mamia. Euskal Herriko produktua, zazpi herrialdetakoa, produktore txikiena eta kalitate handikoa. Hiru zutabe horiekin bermatu dezakegu dugun PAISAIA, IRAUNKORTASUNA, eta behar beharrezko ABELTZANTZA. Laborantza iraunkorraren alde, eta laborantza iraunkorrarekin batera egiten dugu lan.

Animatu zure hondar ale jartzera helburu honetan.

ESKERRIK ASKO

Harremanetarako

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

San Martin merkatua,
Donostia

Abatza


Kokapena

San Martin merkatua,
Donostia

Harremanetarako

688 661 233
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Ordutegia

Al. - Lr. - 08:00 - 14:00
Og. Gastropote - 19:00 - 22:00